
Mariana Cerrok ekainaren 30ean bukatuko du Athletic Clubekin duen kontratu-harremana. 2018-2019 denboraldian iritsi zen erdilariak agur esango dio futbolari, Lehen Mailan elastiko zuri-gorriarekin 85 partida ofizial jokatu ondoren. Joan den urtarriletik Liga F-ko SD Eibarren utzita egon da eta bertan jardunaldi guztiak jokatu (16 eta 13 titular gisa) eta bi gol sartu ditu.
Zizur Nagusiko jokalariak 2021eko apirilaren 4an egin zuen debuta lehoi gisa, Lezaman Badajozko Santa Teresaren aurka lortutako garaipenean. Iraia Iturregik, taldearen buru zela, bere lehen minutuak eman zizkion elitean. Orduan, Mariana Cerrok harrobiko kapitainaren besokoa zeraman, eta funtsezko pieza izan zen bigarren taldearentzat.
2021-2022 denboraldia lehen taldearen eta bigarren taldearen artean banatu zuen, eta 2022-2023 denboralditik aurrera igo zen behin betiko lehen taldera. Jokalari zuri-gorriak 85 partida ofizial jokatu eta hiru gol sartu ditu. Gainera, Liga F-n ere kapitainetako bat izan da azken bi denboraldi hauetan.
Zizur Nagusiko Ardoi CF taldean hezia eta Mulier FCN eta Osasuna taldeetan ere ibili ondoren, iritsi da eguna eta Mariana Cerrok bere kirol ibilbide profesionalari amaiera ematea erabaki du.
Athleticek eskerrak eman nahi izan dizkio jokalariari «urte hauetan guztietan izan duen profesionaltasunagatik, gure klubaren aldeko esfortzu eta konpromisoagatik», eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.

500 hilotz Alderdi Ederren, Palestinako mina eta ezina eteteko deiadarra

Dos jóvenes ciclistas vascos fallecen tras volcar un coche por una ladera en Burgos

Proponen calificar el Sagrado Corazón de Urgull como «contrario a la memoria democrática»

Goia no ve con buenos ojos calificar de franquista el Sagrado Corazón de Urgull
