
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Getaria, Mutriku, Deba, Orio, Zumaia, Zarautz eta Hondarribiko udalek akordio bat sinatu dute hondartzen kudeaketa 2027 urtera arte indartzeko. 12 milioi euro bideratuko ditu Aldundiak datozen bi urteetan hondartzen funtsezko zerbitzuak finantzatzeko, udalerrien eskaerei erantzuteko, «batez ere udalerri txikienei», zehaztu dute.
Gipuzkoako Hondartzen Mahaiak ostegun goiz honetan berretsi du akordioa eta lurraldeko hondartzen «kudeaketa integral eta koordinatutako ereduan» aurrerapena dela baieztatu du. «Udal eskumenarekiko errespetuan oinarritutako lankidetza instituzionala sendotuz Aldundiak laguntzeko eta lankidetzan aritzeko duen bokazio argia erakusten du akordioak», adierazi du Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko foru diputatuak.
Urtero hondartzak kudeatzeko bideratzen diren 2.650.000 euroei aurten 700.000 euro gehituko zaizkie. Ekarpen gehigarria 1.700.000 eurokoa izango da 2026 eta 2027 urteetan, inbertsio osoa 4,4 milioi eurotaa izango delarik ekitaldi bakoitzeko.
Asensiok egindako «ahalegin ekonomikoa» nabarmendu du: «Kostaldeko udalerriekin dugun konpromisoa indartzen dugu, batez ere udalerri txikienekin, bakoitzaren egoera zehatzera egokitutako plan bat finkatuz eta kudeaketa bidezkoagoa eta eraginkorragoa erraztuz. Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa da gure hondartzak erreferente izaten jarrai dezaten ingurumen kalitatean, irisgarritasunean eta herritar guztientzako zerbitzuetan».
Biztanleriaren araberako banaketa
Akordioak hondartza denboraldiko zerbitzuak finantzatzeko laguntza ematen du; biztanle kopuruaren arabera banatuko da dirua: Getarian kostuen %80 estalita geratuko da; Mutrikun, Deban eta Orion %75; Zumaian %60 eta Zarautz eta Hondarribian, %50. Bestalde, 2025erako aurreikusitako 700.000 euro gehigarriak udalerri horien artean banatuko dira, laguntza ekonomiko gisa, proportzionaltasun irizpide berberei jarraituz
Udalerrientzako zuzeneko finantzaketaz harago, Aldundiak bere gain hartuko du ibai bokaleetako hondartzen (Orio, Deba, Zumaia eta Mutriku) hondakinak kudeatzeko kostua. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erosketa zentralaren bidez lankidetza ezarriko da sorospen eta salbamendu zerbitzua kontratatzeko.

Pompelo, la Iruñea romana fundada hace 2.100 años que fue escenario de un sueño de Lovecraft

Petición de hasta 3 años de cárcel para la mujer que trató de impedir el maltrato a un mantero

El Consistorio de Getxo, azuzado por el PP, multa a EH Bildu por solidarizarse con Palestina

EH Bildu celebra diez años de cambio en Nafarroa y aboga por continuar «desde abajo a arriba»
