Sua eta odola, Altsasuko inauteriak.
Sua eta odola, Altsasuko inauteriak. (Jon URBE | FOKU)
Lantzeko karriketan ospatu ditutze Lantzen inauteriak.
Lantzeko karriketan ospatu ditutze Lantzen inauteriak. (Iñigo URIZ | FOKU)
Lantzen Kalejiran ibili dira herritik Ziripot eta txatxuak
Lantzen Kalejiran ibili dira herritik Ziripot eta txatxuak (Iñigo URIZ | FOKU)
Lantzeko Miel Otxin pertsonai famatuena da.
Lantzeko Miel Otxin pertsonai famatuena da. (Iñigo URIZ | FOKU)
Lantzeko kaleetatik ibili da astearte arratsaldean Miel Otxin.
Lantzeko kaleetatik ibili da astearte arratsaldean Miel Otxin. (Iñigo URIZ | FOKU)
Ziripot gorpuzten duen lanztarra, kalejirarako janzten.
Ziripot gorpuzten duen lanztarra, kalejirarako janzten. (Iñigo URIZ | FOKU)
Lantzeko inauteriak.
Lantzeko inauteriak. (Iñigo URIZ | FOKU)
Lesakan, Fraindarrak goizean Izotzaldea auzoan barna izan dira.
Lesakan, Fraindarrak goizean Izotzaldea auzoan barna izan dira. (Jon URBE | FOKU)
Baserriz baserri ibili dira eskean Fraindarrak Lesakan.
Baserriz baserri ibili dira eskean Fraindarrak Lesakan. (Jon URBE | FOKU)
Txupinarekin eman diote egunari hasiera Lesakan.
Txupinarekin eman diote egunari hasiera Lesakan. (Jon URBE | FOKU)
Sabela betetzeko unea ere izan dute Fraindarrek.
Sabela betetzeko unea ere izan dute Fraindarrek. (Jon URBE | FOKU)
Arratsaldean Lesakako kaleetan ibili dira Fraindarrak.
Arratsaldean Lesakako kaleetan ibili dira Fraindarrak. (Jon URBE | FOKU)
Momotxorroek Altsasuko kaleak hartu dituzte.
Momotxorroek Altsasuko kaleak hartu dituzte. (Jon URBE | FOKU)
Herrikideak izutzea da egun honetako Momotxorroen eginkizun nagusia.
Herrikideak izutzea da egun honetako Momotxorroen eginkizun nagusia. (Jon URBE | FOKU)
Bilbon, sardinaren hileta.
Bilbon, sardinaren hileta. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Inauteri gaua Bilbon.
Inauteri gaua Bilbon. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Bizkaitar hiriburuan ere ez da surik falta.
Bizkaitar hiriburuan ere ez da surik falta. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Hartzaro festibala, Uztaritzen.
Hartzaro festibala, Uztaritzen. (Guillaume FAUVEAU)
Uztaritzen jendetza bildu da astearte honetan.
Uztaritzen jendetza bildu da astearte honetan. (Guillaume FAUVEAU)
NAIZ

Dantzak eta suak astindu dute inaute-asteartea

Lantzen Miel Otxin, Altsasun momotxorroak, Unanun mamuxarroak, Lesakan fraindarrak, Bilbon sardinaren erreketa... modu ezberdinez eman diete bukaera inauteriei astearte honetan Euskal Herriko hainbat txokotan.

Zenbait herritan joan den astean eta beste batzuetan datozenetan ospatu behar badituzte ere, Euskal Herriko toki gehienetan astearte honetan bukatu dira inauteriak.

Lantzen, lerro hauen gaineko bideoan ikusi daitekeenez, kalejiran ibili dira herritik Ziripot eta txatxuak, eta baita hura gogaitzen ibiltzen diren Miel Otxin eta Zaldiko ere. Herrian jazotako gaiztakeria guztien erruduntzat jota, iluntzean erre dute Miel Otxin, harekin batera ezbehar denak uxatzeko. Aurten ere, bisitari ugari izan dituzte herrian, jaia bertatik bertara ezagutzeko asmoz gerturatuak.

Altsasun, momotxorroak, Juan Tranposo, akerra eta beste pertsonaia odoltsu batzuk atera dira iluntzean. Herritik barrena joan dira, marrua eginez eta topatzen dituzten guztiak probokatuz eta zirikatuz egurrezko sardearekin. Jendea beldurtzeaz gain, momotxorroen zortzikoa dantzatu dute.

Mamuxarroak ere Unanuko kaleen jabe egiten dira urtero, hurritz-makila luzeak astinduz eta bizilagunak zein kanpotarrak izutuz. Antzinako ihote hau urtero berpizten da inauterietako igandean eta asteartean.

Lesakan, Fraindarrak goizean Izotzaldea auzoan barna baserriz baserri ibili dira eskean, eta arratsaldean herrian zehar. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera, musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

Bilbon, urtero legez, sardina ehortzi dute. Arratsaldeko 19.30ean, Sardinaren hileta-segizioa Plaza Barritik abiatu da, kandelak eta argiak eskuetan hartuta Arriaga plazaraino. Ibilbidea 20.00etan amaitu da Arriaga Plazan. Farolin, Zaranbolas eta Jai Batzorde Mistoko ordezkariak buru dituen musikari, bertsolari, dantzari eta zirkuko artista talde batek lagundu dio Sardinari bere agurrean.

OSZAR »
OSZAR »