
Maiatzaren 25arekin bururatu da euskararen erabilera sustatzeko hamaika eguneko ariketa praktikoa. (Patxi BELTZAIZ)

Milaka herritar batu dira ekimenera, 'Ahobizi' edo 'Belarriprest' rolen arteko hautua eginez. (Patxi BELTZAIZ)

'Elkar mugituz egingo dugu' lemapean iragan da laugarren edizioa. (Patxi BELTZAIZ)

Abiatze ekitaldi nagusiak Baionan, Donostian, Iruñean, Getxon eta Bilbon izan ziren. Irudian, Lapurdiko hiriburukoa. (Patxi BELTZAIZ)

Lehen bilanaren arabera, inoiz baino herri gehiagok hartu dute parte aurtengo Euskaraldiaren antolaketan. (Patxi BELTZAIZ)

Horrek euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetu dituen ekimen anitzi eman die bide Euskal Herri osoan. (Patxi BELTZAIZ)

Adin guzietako euskaltzaleak elkartu ziren, maiatzaren 17an, Hendaiako Gaztelu Zahar gelan. (Guillaume FAUVEAU)

Maiatzaren 20an, mintzapraktikarako leku bilakatu zen Baionako Patxa plaza. (Patxi BELTZAIZ)

Besteak beste, AEK-ko ikasleak bertaratu ziren. (Patxi BELTZAIZ)

Bertan, euskara praktikan ezartzeko joko ezberdinetan parte hartu ahal izan zuten. (Patxi BELTZAIZ)

Maitena Duhalde de Serrak, maiatzaren 22an, bi mintzaldi aurkeztu zituen Getari Enea zineman, Getariako euskararen berezitasunari eta Lapurdiko kostaldekoari buruz. (Guillaume FAUVEAU)

Ostiralarekin, maiatzak 23, poteo joko musikatuaren tenorea heldu zen Baionako karriketan. (Patxi BELTZAIZ)

Andoitz Urdapilleta donostiarrak, Xabat Illarregi leitzarrak eta Ortzi Murua azkaindarrak bertsoz animatu zuten hiriko osatu euskaldunetan gaindiko ibilbidea. (Patxi BELTZAIZ)

Herritarrek xiberotarrera hurbiltzeko parada izan zuten Zamai ostatuan. (Patxi BELTZAIZ)

'Ahobizi' eta 'Belarriprest' rolei hirugarren bat batu zitzaien: 'Poteoprest'. (Patxi BELTZAIZ)

Larunbatean, hilak 24, izan zen Ahetzeren txanda, egun osoko egitaraua prestatu baitzuten herrian. (Patxi BELTZAIZ)

Munduko musika tresna tradizionalak ezagutu zituzten herritarrek, ZTK konpainiaren eskutik. (Patxi BELTZAIZ)

Ttipienek tresna anitz entseatzeko parada izan zuten. (Patxi BELTZAIZ)

Antzerkirako tartea izan zen ere Maryse Urrutyrekin. (Patxi BELTZAIZ)

Euskaraldiaren lehen balorazioa egiteko prentsa agerraldia gauzatu dute, maiatzaren 26 honetako goizean, Bilbon. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Euskaraldia 2025 Ipar Euskal Herrian
Euskaraldiaren lehen balorazioa egin dute Bilbon maiatzaren 26 honetan, ariketa bururatu eta biharamunean. Laugarren edizioak 450 herri eta 7.500 entitate baino gehiago batu ditu. Euskararen erabileran jauzi berriak egin direla nabarmendu dute koordinazio mahaiko kideek.
26 MAI 2025