Ibilaldia: bide bat, hiru gune, hamaika bizipen
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak hartu du bere gain 2025ko Ibilaldia antolatzeko ardura. Aurtengoa, aurrekoak bezala, ez da ibilbide hutsa izango, hiru gune nagusitan banatutako bizipen erraldoi bat baizik, ikastola eta herria lotzen dituena. Aurten, gainera, hiru guneetako bat zapatuan irekiko da.

Maiatzaren 25 honetan Galdakaoko kaleak eta plazak euskararen, kulturaren eta festaren topagune bihurtuko dira. Hala ere, «motorrak berotzen joateko» eta «herritarrak animatzeko», hiru guneetako bat zapatu arratsaldean irekiko da.
Zehazki, hirugarren gunea da zabalduko dena, Kurtzeko plazakoa, arratsaldeko 17.30ean jokatuko den 3x3 futbol txapelketarekin. Ordu berean, umeentzako tailerrak izango dira eta jarraian, musikaren tartea izango da DJ eta Bengo taldearen eskutik, gauek 22.00ak arte.
Domekari dagokionez, lau kilometroko ibilbidea goizean zabalduko da. Aurreko edizioetan bezala, ez da ibilbide hutsa izango, hiru gune nagusitan banatutako bizipen erraldoi bat baizik, ikastola eta herria lotzen dituena. Ibilbidea bera, Eguzkibegi ikastolatik erdiguneraino, xendra sinbolikoa da: komunitatea, parte hartzea, elkarlana eta euskara uztartzen dituen kamio bitxi bat, hain zuzen ere.
1. Gunea. Eguzkibegi Ikastola: Hasiera eta bihotza
Festa Eguzkibegi ikastolako instalazioetan abiatuko da, gogotsu, giro parte hartzaile eta bizian. Goizean DBHko ikasleen Street Escape Erronka jokoa egingo da eta, jarraian, Taupadak Dantza Eskola eta Andra Mari Dantza Taldea dantzan arituko dira, zuzen-zuzenean. Eguerdian Akerbeltz taldearen erromeriaz gozatu ahal izango dute, eta, arratsaldean, Estitxu Robles eta Dantzaz-en ikuskizuna taularatuko da.
Musika festa Mitxel Play-ren diskofestarekin eta DJ Bull-en setarekin biribilduko da. Txikitxoko berezia egingo dute haurrentzat: Montessori estiloko jolasak, Panpotxen puzgarriak, aurpegia margotzeko tailerrak, Ukeriaren dinamika eta liburutegi txiki bat basoan…
Gune honetan jateko eta edateko tokia ere izango da. 13:00etatik 16:00etara herri bazkaria egingo dute, bertan janari, edari eta krispeta postuak egongo direla.
2. Gunea. Romualda Zuloaga Plaza: Guztiontzako topagunea
Etxebarriko bihotzean kokatua, bigarren gune hau familia eta bisitarientzat egokia da. Goiza Motx pailazoarekin hasiko da eta, ondoren, Go!azen-eko emanaldiak eta Taupadak-en dantza interaktiboak euren aukera izango dute.
Harriti taldeko emakume kirolariek ikuskizun zoragarria eskainiko dute, eta arratsaldean Zazpizar taldearen erromeriaz gozatu ahal izango dugu. Musika Eskolaren kalejirak girotuko du arratsaldea. Jarraian, jardunaldiko unerik indartsuenetako baten txanda iritsiko zaigu: Kai Nakai-ren kontzertua. Gune honek nolabaiteko azoka kutsua izango du: giro herrikoia, ikuskizunak eta parte hartzea uztartuko dira.
3. Gunea. Kurtzeko Plaza: Helduei begira
Kurtzeko plazan helduagoentzako gunea antolatu dute. Mago Tor-en ikuskizunak hasiera emango dio jardunaldiari. Ondoren, Sustabiz Fundazioaren herri kirol erakustaldiak izango dira (haur eta helduentzat).
Eguerditik aurrera taberna ibiltaria martxan jarriko da. Arratsaldean DJ Kaktusen eta Ollokiren kontzertuak ikusteko parada izango dugu. Erronkaren sari banaketa gune honetan izango da eta, ondoren, Oxabiren emanaldiarekin amaituko da eguna, plaza osoa dantzan jarrita.
Gune honetan bi espazio bereizuko dira: eszenatokiarena eta txosnaren eremua, helduentzako gune dinamiko bat osatuko dutena.
Hiru guneez gain, ibilbidean zehar musika eta animazioa ez dira faltako, Zanpanzarrak taldearen kalejiraren, Goloka anzterki taldearen “Baso izkutuan” ikuskizunaren eta Usansolo eta Galdakaoko dultzainero taldearen eskutik.
Eguzkibegi ikastolak gogoz antolatu duaurtengo jaia. Gune guztiek, bere nortasun propioa eduki arren, helburu bera izango dute: euskara, hezkuntza eta herrigintza ospatzea. Zatoz Ibilaldira! Parte hartu eta gozatu euskaraz!

Iñaki Artola, bertsotan: «Irabazi ta galdu, galdu, irabazi, horixe da erronka bitatik ikasi»

2.000 policías y un anciano con un bastón: el desmán del fútbol se expone en Bilbo

Mantienen las acusaciones contra los siete de Aroztegia pese a no acreditar su participación

Luz verde al derribo parcial de la presa de Artikutza, la más grande intervenida en Europa
