
Eibarrek badu Jordi Torresen ordezkoa. Eta lehen aldiz, emakume batek hartuko du klubeko emakumezkoen sailaren ardura. Rocio Candal da, hain zuzen ere, kargua hartuko duena, Deportivon eta Grasshopperen lan egin ondoren.
A Coruñan 1996an jaioa, futbolaria izan zen Candal gaztetan. Baina laster utzi zuen soropila bulegoetan hasteko eta bidea azkar ibiltzen ari da. 2022an Deporreko Kirol Zuzendaritzara iritsi zen. Bertan eraiki zuen taldeak azken jardunaldira arte borrokatu zuen F Ligara igotzeko baina saria, hain zuzen ere, Eibarrek eskuratu zuen. Urtebete geroago, eta taldea berriro eginda zuela, klubak kargutik kendu zuen Candal. Bere lanak, edozein kasutan, fruituak eman zituen, denboraldi amaieran igoera ospatu baitzuen Deporrek.
Candalek urrutitik bizi zuen festa, klub zuri-urdinetik irten zenean Grasshopper Suitzako taldearekin fitxatu baitzuen. Bertan, emakumezkoen saileko ikuskatzaileen arduraduna izan da orain arte, Eibarren eskaintza onartu duenean. Bi urterako kontratua sinatu du eta uztailean hasiko da lanean, Jordi Torresek klub armaginean eman dituen sei urteko etapa amaitzen duenean.
«Ilusio handiarekin» ekingo dio erronkari. «Lanean hasteko gogo handia dut. Energia handiarekin nator, pilak kargatuta», esan du. Azaldu duenez, «F Liga gero eta erakargarriagoa da. Nazioartean jarraitutako lehiaketa da eta mundu guztiak egon nahi du bertan; beraz, zorionekoa sentitzen naiz eta eskerrak ematen dizkiot klubari nigan konfiantza izateagatik eta kategoria honetaz gozatu ahal izateagatik». Candalek nabarmendu duenez, «proiektu honetan, gauzak oso ondo egiten ari dira. Zoragarria da lehen taldea egiten ari den denboraldia. Zortzigarren postua azken urteetan jende askok egin duen lan onaren isla da. Harro nago hemen egoteaz eta lan honi guztiari jarraipena emateko gogoz».

Muere a los 88 Isidoro Galán, solidario con los presos vascos desde Cartagena

Ertzaintzak Gasteizko Korda espazioa kolpeka hustu du: atxilotu bat ospitalera eraman dute

Suspenden un campeonato de surf en Donostia ante las protestas por la participación israelí

«El Sagrado Corazón es una imagen de paz, no un símbolo franquista», dice el obispo de Donostia
