
Maletak amorruz gainezka eraman zituen Athleticek Sevillara, Eibarren kontrako derbian jasotako kolpe gogorrarengatik, baita gosez gainezka ere, Realaren porrotak sailkapenean eskaintzen zizkion aukerengatik. Zama bideratzea jakin izan dute zuri-gorriek, erabateko nagusitasuna eta inoiz baino gehiago ospatu diren puntuak bihurtuz. Horiei esker, datorren igandean San Mames bisitatuko duen Reala gainditu baitute sailkapenean eta bide batez, Europatik puntu bakarrera kokatuz berriro ere.
Azkar bideratu du Athleticek etxetik kanpo jarraian ospatu duen laugarren garaipena. Gaur arte bere markagailua hutsean zeukan Azkonak lehenengo gola sartu du ordu laurdena bete berritan. Anbizioz eta jokoz, bere taldeak aurkariaren erreakzioa geldiarazi du gero eta atsedenaldia heldu aurretik partida erabakita utzi du Clara Pinedoren eta Maddiren golekin. Azkonak berak borobildu du markagailua, bigarren zatian laugarrena sartuz.
Nerea Nevado bueltan zela, David Aznarrek galako hamaikakoa osatu ahal izan du. Eta taldeak ontzat eman du erabakia behar handia duen aurkariaren aurrean. Zuri-gorriak baloiaren jabe egin dira eta Betisi ondo iruditu zaio, kontraerasoan min egin zezakeelakoan. Baina ez du aukerarik izan, Athletic oso nagusi izan baita. Baloia hartu bakarrik ez eta abiadurarekin eta bertikaltasunarekin mugitu du talde bizkaitarrak. Eta partidaren lehen zatian azken metroetan argitasun pixka bat falta izan zaion arren, golak bere planteamendua arriskuan jar lezakeen edozein zalantzarekin amaitu du.
16. minutuan heldu da lehen gola. Maite Zubietak baloia areara bidali du, Sara Ortegak erdiratu, Nerea Nevadoren jaurtiketa Noelia Gilek ukitu eta, azkenean, Azkona adi egon da bigarren zutoinean 0-1ekoa errematatzeko. Clara Pinedok aldea handitu du ordu laurden bat beranduago. Elexpuruk Dorineren akatsa aprobetxatu du baloia berreskuratzeko eta taldekideari utzi dio, honek bigarrena sartzeko area ertzetik jaurtiz. Denbora eta gogoak izan ditu Athleticek partida erabakita uzteko atsedenaldia heldu aurretik eta lehen zatia amaitzeko lau minutu falta zirela, korner batean sartu du Maddik 0-3ekoa.
Markagailua argia bazen ere, Athletic konzentratuta itzuli da aldagelatik. Aurkariak erreakzionatu ezinik jarraitzen zuen eta laugarren gola jaso du, Azkonaren eta Robertsen artean atera bidali dutenean Elexpururen erdiraketa.
Joseba Agirrek aldaketa hirukoitza egin du berehala partidaren dinamika aldatzen saiatzeko. Eta neurri batean lortu du, Betisek gehiago zapaldu baitu Nanclaresen area. Arriskua ere sortu du, batez ere Cameronek egindako bi errematetan. Baina Athletic fin aritu da defentsa lanetan eta, gehiegi sufritu barik, garaipen garbi-garbia ospatu ahal izan du.
Betis: Noelia Gil; Nuria (Naima, 63.min., Roberts, Dorine, Esther; Blanca, Maria Ruiz, Rosa Marquez (Estela, 76.min.), Carla A. (Carla S., 76.min.); Alba Rodao (Zohuir, 63.min.) eta Carol (Cameron, 63.min.).
Athletic: Nanclares; Maite Zubieta, Leire Baños, Maddi; Valero; Elexpuru, Clara Pinedo (Landaluze, 81.min.), Sara Ortega (Claudia Fernandez, 81.min.), Nerea Nevado (Gara, 81.min.); Azkona (Jone Amezaga, 63.min.) eta Nahikari (Agote, 63.min.).
Epailea: Sanchez Miguel (Catalunya). Txartel oria erakutsi die Joseba Agirre etxeko entrenatzaileari (37’) eta Dorine (77’) eta Maria Ruiz (91’) jokalariei.
Golak: 0-1, 16. min: Azkona. 0-2, 33. min.: Clara Pinedo. 0-3, min.42: Maddi. 0-4, 62. min.: Azkona.
Gertakariak: Luis del Sol Kirol Hiriak hartu du Liga Fko 18. jardunaldiaren partida. 423 ikusle harmailan.
18. jardunaldia
Atletico izan da etxean irabaztea lortu duen talde bakarra 18. jardunaldi honetan eta, horri esker, hirugarren postua berreskuratu du sailkapenean. Gainontzeko partidetan, kanpoko taldeak irabazi dute. Horien artean, Realaren kontra markagailuari buelta eman zion Deportivo (1-2) eta Ipuruan bolada txarrarekin jarraitzen duen Eibar gainditu zuen Madrid (1-2) daude.
Atletico Madril, 1 - Sevilla, 0
Eibar, 1 - Madrid, 2
Levante Badalona, 0 - Granada, 2
Levante, 1 - Real Madril, 2
Real Sociedad, 1 - Deportivo, 2
Espanyol,0 - Bartzelona, 2
Valentzia, 1 - Tenerife, 2
Betis, 0 - Atletic, 4

Termina sin acuerdos la Conferencia de Presidentes, incendiada por Isabel Díaz Ayuso

EH Bildu exige aclarar diferencias en las declaraciones de bienes de un diputado foral del PNV

Herri libre baten aldarria Bilboko kaleetan

Rescatados dos montañeros en el monte Beriain, uno de ellos tras una caída de diez metros
