Pasieran munduan
Udaberriko lore erakusketa, Gizan

Udaberriko lore erakusketa egin dute, hilabete batez, Gizako Orman lorategi botanikoan. Erakusketak bere flora bereziaren harribitxiak erakutsi ditu, batez ere lili, jasmin, loto eta akazien bildumak, bertako espezie apaingarrienetakoak. Lurraldeko baldintza meteorologikoetara egokitzea lortu duten ale exotikoak ere ikus daitezke.